LAGUNDU: NORBANAKOAK
Partikularra baldin bazara modu guztiz desinteresatuan lagun dezakezu gure foroak moderatuz edo web bidez, posta elektronikoz edo telefonoz hala eskatzen duten enpresa eta erabiltzaileen zalantzak zuzenean argituz.
Horretarako, urruneko lan-ekimenak abian jartzearekin zerikusia duten arloetan ezagutza edo esperientzia izan beharko duzu, hala nola, lankidetza-soluzioetan, sare sozialetan edo telelaneko tresnetan.
NOLA LAGUNDU?
ERAKUNDEEI
Zure eskuragarritasunaren eta berariazko jakintza-arloaren arabera, erakundeetan telelanerako bitartekoak ezartzeari buruz zalantzak edo kontsultak dituzten erakunde eskatzaileekin harremanetan jarriko zaitugu, zuri ondoen datorkizun bidetik laguntza solidarioa eman diezaiezun, telefonoz, web bidez edo posta elektronikoz.
ERABILTZAILEEN ZALANTZAK ARGITZEN
Zure eskuragarritasunaren eta berariazko jakintza-arloaren arabera, lehenengo aldiz telelanaren erronkari aurre egin beharko dioten eta laguntza eskatzen duten erakundeetako beste erabiltzaile batzuei modu solidarioan lagundu ahal izango diezu zalantzak argituz edo zure esperientzia partekatuz zuri ondoen datorkizun bidetik: telefonoz, web bidez edo posta elektronikoz.
BESTELAKOAK
Zure eskuragarritasunaren eta berariazko jakintza-arloaren arabera, modu solidarioan lagundu ahal izango duzu parte-hartzaileen eta ekimenaren funtzionamendua ziurtatzeko beharrezkoak diren jardueren koordinazioan.
